XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errian alde ein bear balitz
tiroka edo burruke,
batzokietan gaur diran askok
eusko odolik ez dauke.
Sabin maisua orain barriro
etorriko balitzake,
batzokietan gaur daukaguzan
asko kanpora ostike.

Batzuk eurantzat esaten dabe
eurak ez daukela utsik,
kasu orretan gaur ez da falta
gaizto eta arroputzik.
Euran aldera izan ezkero
deabruagaz be pozik,
eta Jainkoa bera be txartzat
euran alde egin ezik.

Gure erria zoriontsu zan
libre izan zan aldian,
zuzen ta alai bizi zan beti
bere lurralde garbian.
Baiña galatza sartu zanean
bertako lorategian,
zapo baltzak be sartu zirean
txori alaien kabian.